|
 |
 |
|
|
-
Denbora
errealeko sistemak zirriborrotsuki eta
lerroan egiaztatzea; haien ziurgabetasuna
analizatu. [LABURPENA]
Tesi honek FTL-CFree zehazteko
lengoaia aurkezten du. Hark semantika
zirriborrotsua eta aldagaiak zenbakiz
adierazteko ahalmena gehitzen dizkio
denbora-logikari, lerroan egiaztatzeko
eremuan aplikatzeko. Lengoaiaren semantika
bilakatzen da zirriborrotsuki, zeren eta
sarrera aztarna bat interpretatzeak
baieztapen baten ziurtasuna adierazteaz
gain, nola ezaugarria bilakatuko den ere
azaltzen baitu, atzizki gehiago aztarnari
erantziz gero. Lerroan egiaztatzean ohikoa
denez, lengoaiak orakulu egokia sortzen du;
hortaz, zehaztapen behagarri bat lortu ahal
da, sistema baten goi-mailako
betekizunetatik. Lerroan egiaztatzeak
sistema bati buruzko informazioa ematen du
uneoro. Halaber, ingeniariei oso lagungarri
zaie egoera analizatzeko ahalmena, ikuspegi
geldikor batetik, sistemak baldintza
izendatuetan jokatzen duenean. FTL-CFree
lengoaiak deskribaturiko zehaztapenaren
betekizun bat ebaluatzeari eragiten dio
sistemaren beraren barne-aldaketak;
horregatik, haren erantzunaren ezaugarriak
estatistikoki adieraztea gogoko dugu biziki.
FTL-CFree-aren semantikak neurri
zirriborrotsu bihurtzen du sarrera
testuinguru bat, horrela ausazko aldagai
gisa analiza daiteke. Bide horretan
frogatzen da FTL-CFree formula batek
probabilitate banaketa jakin bati jarraitzen
diola eta baieztatzen da, zirriborrotsuki
neurtzean, ausazko ziurgabetasunaren
ezaugarriak deskribatu ahal dituela
probabilitate teoriak. FTL-CFree ausazko
aldagaia abiapuntu hartuz, eta
probabilitatea baldintza izendatuetara
mugatuz, formulak parametroen bidez
adierazteko metodo bat garatu da.
Egilea: Joaquin
Pérez Márquez.
Zuzendaria: Jaime
Jiménez Verde.
Irakurtze data: 2015eko Martxoaren 18an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Hiru
mailadun fase anitzeko finkatze-diododun
potentzia-bihurgailuentzako
modulazio-teknikak eta olatu-energia bidezko
bihurgailuen kontrol eraginkorra. [LABURPENA]
Azken hamarkadan, itsasotik
datorren energiaren industrializazio eta
ikerkuntzan parte hartzen duen sektorea,
industria, erakunde publiko eta erakunde
pribatuen laguntza jasotzen ari da,
sektoreari aurreikusten zaion hazkunde
itxaropentsuari esker. Laguntza hori, bi
motatako energia-ustiapenei zuzenduta dago:
olatuetatik ustiatutako energiari eta
itsas-korronteetatik ustiatutako energiari.
Bi teknika horiek euren lehen
heldutasun-teknologikoko faseetan daude eta
ez dira merkaturatu oraindik. Helburu hori
lortzeko gainditu beharreko hainbat oztopo
dituzte:
- Termino ekonomikoei
dagokienez, oztopo nagusietako bat
itsas-bihurgailuen mantentze eta
konponketa lanei lotutako kostuak dira.
Itsaso zabalera heltzeko dauden
zailtasunengatik, eta bertan izaten den
eguraldi txarragarritk batik bat.
- Ustiatutako
potentziari dagokionez, olatuetatik eta
itsas-korronteetaik jasotako energia
dentsitatea eguzkiarena edo haizearena
baino askoz handiagoa da, beraz,
proportzio horietako mailatan prozesatu
behar da energia. Ondorioz,
itsas-bihurgailuaren potentzia-trenaren
arkitektura berdiseinatu beharra dago.
Era berean, bai olatuen zein
itsas-korronteen izaera aldakorraren
ondorioz, itsas-bihurgailuek sortutako
energia, modu berean aldakorra izango
da. Hori dela eta, beharrezkoa da
potentzia gorabehera horiek murriztea
sare elektrikoan txertatu ahal izateko.
Oztopo horiek,
itsas-bihurgailuen diseinu eta
potenztia-erausketa kontrolean (Power
Take-off System, PTO) ahalegin handiak
egitera behartzen dute. PTO sistema batek
sorgailu elektrikoa, potentzia-bihurgailua
eta energia metatze sistemak ditu
orokorrean.
Goiko oztopo teknologikoak
kontuan izanda, PTO sistemen sorgailu
trifasiko klasikoa fase anitzeko sorgailu
batekin ordezkatzea alternatiba ona izan
liteke, batetik energia maila handiagoen
prosezurako, eta bestetik konponketa eta
mantentze lanetarako. Azkeneko horiek
gutxienez hiru fase onik izanda,
funtzionamenduan jarraitzeko gai da.
Ondorioz, maila eta fase anitzeko
bihurgailuak erabiltzea (hiru faseko hainbat
bihurgailu paralelo jarri ordez) irtenbide
ona izan daiteke, bai potentzia prozesatze
terminoetan, baita sortutako potentzia
kalitateari dagokionez ere. Hala ere,
literatura teknikoan gutxi dira maila eta
fase anitzeko bihurgailuen inguruko lanak.
Modulazio eta kontrol algoritmoen
konplexutasunak esponentzialki gora egiten
du potentzia-bihurgailuaren fase
kopuruarekin batera, beraz, horien
erabilera, printzipioz, konplexua da.
Tesi honen helburuetako bat
gabezia horri aurre egitea da. Bi modulazio
estrategia proposatu dira hiru maila eta
fase anizdun NPC bihurgailuarentzako. Lehen
estrategiarekin lortutako emaitzak SPWM
(Sinusoidal Pulse Width Modulation ) eta NTV
(Nearest Three Vector ) modulazioarekin
lortatutakoen modukoak dira hiru fasedun
bihurgailuetan. Azkenengo horietatik m
fasedun bihurgailuetan moldatzeko duen
erraztasun eta kostu konputazional
baxuarengatik desberdintzen da. Bigarren
modulazio algoritmoa, aurrekoa baino
konplexuagoa da, baina intuitiboa da eta
modu errazean hedatu daiteke m fasedun
bihurgailuetara. Halaber, puntu neutroan
agertzen diren eta kaltegarriak diren
maiztasun txikiko tentsio oszilazioak
kentzeko eta korronte zuzeneko busa osatzen
duten kondentsadoreetako tentsio oreka
mantentzeko gai da funtzionamendu eredu
osoan. Gainera, sortutako seinalearen
kalitatea WTHD (Weighted Total Harmonic
Distortion ) baxua dauka. Proposatzen diren
modulazio-estrategia guztiak,
Matlab/Simulink simulazio plataforman eta
Tecnalia Research & Innovation-eko
Energia eta Ingurumen dibisioan garatutako
prototipo batean esperimentalki balioztatu
dira.
Bestalde, olatu eta
itsas-korronte bihurgailuek ustiatutako
potentziak izaten duen irregulartasunari
konponbidea emateko, ohikoa da energia
metatzeko sistema bat ezartzea sortutako
seinale horren gorabeherak deuseztu edo
murrizteko, potentzia maximoa erautzi dezan.
Energia biltegiratze hau hidraulikoa,
mekanikoa edota elektrikoa izan daiteke.
Biltegiratze-moten arabera, kontrolaren
ezaugarriak desberdinak dira. Testuinguru
honetan, tesi honek OWC (Oscillating Water
Column) flotazaile motako
olatu-bihurgailuarentzat zuzendutako hainbat
kontrol alternatiba aurkezten ditu bigarren
ekarpen gisa. OWC motako olatu-bihurgailua
abiapuntu gisa aukeratu da olatu-bihurgailu
desberdinen artean heldutasun-teknologiko
maila garatua duelako. Tesi honetan
proposatutako kontrolak OWCak dakartzan aire
turbinaren (Wells turbinaren) eraginkortasun
maximoa lortzean datza. Kontrol alternatiba
hauek turbinaren abiadura optimoaren
jarraipenean oinarritzen da potentzia
ustiapen maximoa lortzeko. Era berean,
energia metatzeko beste aukera batzuk
proposatzen dira, hala nola,
superkondentsadoreak eta inertzia-bolantea.
Tesi honetan proposatutako hainbat
kontrol-estrategien konbinaketari esker,
sistema horien eraginkortasunaren hobekuntza
lortzen da eta, era berean, sortutako
potentziako uhindurak nabarmen murrizten
dira sare elektrikoan txertatu ahal izateko.
Maila eta fase anizdun modulazio
estrategiekin bezala, OWC batentzako kontrol
alternatiba horiek simulazio bidez eta
esperimentalki ere balioztatu dira Cork
Unibertsitateko HMRC (Hydraulics and
Maritime Research Centre ) zentroak,
Irlandan, eskalan garatutako proba banku
batean.
Egilea: Iraide
López Ropero.
Zuzendariak: Jon Andreu eta Salvador
Ceballos.
Irakurtze data: 2015eko Martxoaren 6an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Bluetooth
teknologiaren bitartez giza interakzioaren
monitorizazioa. [LABURPENA]
Pertsonen jardueraren
analisiaren bidez egindako giza jokaeraren
ezaugarritzeak, tresna bereziak behar ditu
informazio fidagarria biltzeko garaian.
Azken urteotan, elektronikaren bilakaera eta
komunikazio gaitasuna duten gailu
pertsonalek izandako arrakastaren ondorioz,
gailu hauek erabili izan dituzten ekimen
ugari izan da, pertsonen elkarreraginari
buruzko informazioa jasotzeko. Holako ekimen
hauek, gailu pertsonalen komunikazio
gaitasunak erabiltzen dituzte, hauek
daramaten pertsonen hurbiltasuna zehazteko.
Hala ere, gailu hauek ez dira erabilpen
honetarako bereziki diseinatuak izan, eta
zenbait muga jasaten dituzte. Muga hauek
kontuan hartu ezean, datuen kalitatea
kolokan jarri daiteke, baita ere haien
fidagarritasuna giza jokaeraren ezaugarritze
tresna bezala.
Tesi honen lehen zatiak, gailu
pertsonalak erabili izan dituzten
hurbiltasun informazio bilketarako orain
arte egindako ekimenen mugak aztertzen ditu,
eta Bluetooth teknologian oinarritutako
ordezko ad-hoc sistema bat aurkezten du.
Sistema honek, mugak kontuan hartzeaz gain,
hauek ezabatzeko, edo gutxienez, mugak
antzeman eta hauen eragina indargabetzeko
mekanismo multzo bat garatzen du. Honen
funtzionamendu eta erabilera deskribatzen da
egiazko ingurune batean, eta ondorioz
lortutako fidagarritasun handiko datu-basea
zientzialari komunitatearen eskura jarri da.
Honen prozesaketak, aurreko ekimenen
metodologiak erabiliz gero ateratako
ondorioekin desadostasuna adierazten du.
Pertsonen jokaera ulertzeko, hauen jarduera
garatzen den testuingurua ezagutzea
ezinbestekoa da. Pertsonen kokapena
testuinguru honi buruzko informazio
garrantzitsu bat da.
Tesiaren bigarren zatia,
pertsonen kokapenari buruzko informazioa
hornitzen duen tresna baten garapenaz
dihardu. Honen abiapuntua lehen zatian
garatutako sistemak hornitutako informazioa
da: pertsonen hurbiltasunari eta
mugikortasunari buruzko informazioa. Tresna
honek, kokapen algoritmo familia baten forma
hartzen du, toki ezberdinetan eta topologi
anizkunetan egindako esperimentu talde baten
bidez baliozkotu egiten dena. Azkenik,
tresna honen erabiltzeko prozedura erakusten
da, tesiaren lehen zatian eskuratutako
egiazko datu-basearen lagin bat adibide gisa
harturik. Hemen, esperimentuko pertsonen
hurbiltasunari eta mugikortasunari buruzko
informazioa, haien kokapenaren informazio
bihurtzeko eman behar diren pausoak
erakusten dira.
Egilea: José
María Cabero López.
Zuzendaria: José
Luis Martín.
Irakurtze data: 2015eko Urtarrilaren 29an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Etherneten
gaineko, PRP eta HSR, erabilgarritasun
handiko automatizazio sare industrial
erredundantetako bilben kontrola. [LABURPENA]
Komunikazio sareak eta
Ethernet sareak bereziki, eremu
ezberdinetara hedatu dira, ez bulego
informatikan soilik, haien azken
konkistetako bat azpiestazioetako
automatizazio industrialeko sareak izan
dira. Berriki argitaratutako IEC
61850-90-4-k sorkuntza eta banaketa
elektrikoko plantetako komunikazio sareen
eta automatizazio sistemen ingeniaritza
ildoak ezartzen ditu. Estandar honek, PRP
eta HSR (IEC 62439-3-an definituak)
protokoloekin Ethernet proposatzen du
azpiestazioko Estazio eta Prozesu Busetan
erabiltzeko estandar mundiala bezala.
Protokolo hauek berreskuratze denbora zero
izateagatik bereizten dira, hau da, sarean
oker bat gertatuz gero komunikazioa ez da
mozten eta informazio trama bat ere ez da
galtzen. Konexio beroa (hot-plugging)
ezaugarri aparta ematen dute, honek sarearen
eta gainerako dispositiboen operazioa
gelditu gabe elementuak konektatzeko eta
deskonektatzeko aukera ematen du.
Trama bikoiztuak bide
desberdinetatik bidaltzean datza haien
funtzionamendua, horrela edozein
arrazoigatik horietako bat galtzen bada,
bestea heltzen da. Erabilgarritasunaren
handiagotze honek bere ordainak ditu, haien
artean tramen gestioan eta prozesamenduan
lana areagotzen da; bereziki lan berri bat
agertzen da: trama bikoiztuen ezabapena.
Gainera, protokoloek beraiek sartutako trama
bikoiztuak ez ezik, beste trama mota bat ere
agertzen da: zirkulatzailea, sarearen
begizta batean trama batek buelta osoa
ematen duenean eta portu beretik berriro
heltzen denean agertzen da trama mota hau.
Nahastutako estandarrek ez dute esaten nola
egin behar den bikoiztuen eta
zirkulatzaileen eliminazioa, baina denbora
eta funtzionamendu kondizio zorrotzak
ezartzen dizkiete trama detekzio metodoei
erabilgarriak izateko.
Tesi lana honetan
errekerimendu horiek analizatzen eta ikasten
dira latentzia, errendimendu edo
fidagarritasun parametroetan sakontzen.
Betetzen dituzten trama detekzio metodoak
proposatzen dira, hauek azpiestazio edo
sorkuntza eta banaketa elektrikoko planten
automatizazio sareetan PRP eta HSR erabili
ahal izateko. Garatutako metodoak
erabilgarritasun handiko sare mota
hauetarako komunikazio tresnetan integra
litezke. Azpiestazioetan erabiltzeko,
protokolo hauei ezarritako baldintza
zorrotzek, beste aplikazioetarako baliagarri
bihurtzen dituzte, erabilgarritasun handiko
baldintzak berdinak edo malguagoak izanez
gero.
Egilea: José
Angel Araujo Parra.
Zuzendaria: Jesús
Lázaro.
Irakurtze data: 2015eko Urtarrilaren 16an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Estimating
the Resilience Against Single Event Upsets
in Applications Implemented on SRAM based
FPGAs. [LABURPENA]
Ongoing improvements in the
semiconductor manufacturing processes are
the basis of very complex and powerful
electronic systems. This movement together
with a rapid development in the technology
of reconfigurable devices enabled Field
Programmable Gate Arrays to grow away from
the application as pure glue logic towards
becoming an attractive implementation
platform for complete electronic
applications.
Different attributes of FPGAs,
such as a low non-recurring engineering
cost, reconfigurability and high data
throughput, make these devices an attractive
technology for harsh environments. Because
of their reconfigurable nature SRAM based
FPGAs are especially susceptible to external
faults caused by Single Event Upsets. FPGA
manufacturers address this issue with
specialized FPGA families, but these are
typically very expensive and one to two
generations behind their latest, most
powerful architecture. A consequence of this
is a strong interest in techniques, which
enable the usage of unprotected FPGAs in
critical applications.
This thesis addresses the
utilization of Custom Off The Shelf SRAM
based FPGAs in environments with an elevated
particle ux. The main focus lies on the
development and application of suitable test
methods for obtaining the exact SEU
resilience of a given design. As a first
step an external and non-invasive fault
injection method is developed addressing the
sparsity of fault injectors with low
hardware overhead in the currently available
state of the art. In a second step a
performance improved fault injection method
is developed, which includes a universal
approach for handling issues related to
fault injection using internal configuration
ports.
The proposed high performance
fault injection platform is both
mathematically characterized and evaluated
in practice with special focus on different
parameters that have a direct influence on
the speed of the fault injection and also
the accuracy of the obtained results.
Finally, the proposed fault injection
methods are used to investigate attributes
important for fault tolerant applications.
Detailed evaluations of the aspects of TMR
granularity, SEU resiliences of common
application circuits and the impact of
adequate validation on the fault injection
results are presented.
Egilea: Uli
Kretzschmar.
Zuzendaria: Armando
Astarloa.
Irakurtze data: 2014ko Uztailaren 24an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Design
and Development Procedure of HTS
Superconducting Solenoids and their
Application for Microwave Sources for Fusion
and Other Power Devices. [LABURPENA]
Tenperatura kritiko handiko
supereroale materialek eta crycoolerek
(hozkailu kriogenikoek) eremu askotan erabil
daitezkeen bikote bat osatzen dute. Eremu
horien artean, oro har, potentzia gailuak
nabarmendu daitezke eta, bereziki fusioan
erabiltzen diren mikrouhin elikadura
iturriak. Tesi honen ardatza lehen
belaunaldiko supereroale hariaz egindako
tenperatura handiko solenoideak ikertzea da.
Konfigurazio honek behar adina malgutasuna
du eskuragai dauden materialak eta aplikazio
aipagarrienak lortzeko.
Tenperatura handiko
supereroankortasunaren aurkikuntza duela 25
urte baino lehenagokoa da. Hasiera batetik,
bere ahalmen nabarmena goraipatu zen eta
itxaropen handiak aurreikusi ziren. Baina,
aldi berean, benetako aplikazioetan erabil
zitezkeen harien lortzeko prozeduraren
oztopoak gutxietsi ziren. Gaur egun,
eskuragarri daude supereroale hariak, baina
hauen prezioa oso garestia da eta, gainera,
aplikazio praktikoetan froga gabekoak dira
oraindik. Esan bezala, jadanik badaude
prototipoak eta hasiberri aplikazio
praktikoak, baina, aldi berean, hauek ez
daude behar bezala eraturik eta ezta ere
hauen fabrikazio prozedurak eta diseinu
tresnak estandarizaturik.
Tesi honen beste euskarria
neurri txikiko crycoolerak dira. Jadanik,
eskuragarri daude komertzialki era fidagarri
baten. Eskuragai daude beste aplikazio
batzuetan erabili direlako, adib.
hutsune-bonbak. Aplikazio hauetako
crycooleren efizientzia txikia da (Carnot
zikloarekin alderatura). Guzti honek
kriostatoaren diseinu arduradun bat eskatzen
du, eskuragarri dagoen hozte-sistemaren
potentzia urria baita.
Tesi honetan tenperatura
handiko haril supereroaleen diseinuarekin,
fabrikazioarekin eta entseguarekin zerikusia
duten aspektu guztietan sakondu da, haril
hauek hozte-sistema gisa crycoolerak
erabiltzen dutelarik. Egilearen helburua
aplikazio praktikoen garapena erraztea eta
azkartzea izan da.
Tesiaren orientazioa ez da
izan bakarrik teorikoa, praktikotasuna ere
garatu baita. Hotz-lehorra erabiltzen duen
kriostato hozte-sistema bat muntatu da.
Sistema honek crycoolerak erabiltzen ditu
baina hozte fluidorik gabe. Era berean,
double pancake erako haril handiak eraiki
dira, eta azkenik, benetako aplikazio bateko
haril baten sekzio adierazgarri bat eraiki
eta entseatu da, guzti honen emaitzak
pozgarriak izanik.
Egilea: Santiago
Sanz Castillo.
Zuzendariak: José Luis Martín eta Luis
Garcia-Tabarés Rodriguez.
Irakurtze data: 2013ko Urriaren 3an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Potentzia
txikiko airesorgailuen energia erauzketaren
optimizazioa. [LABURPENA]
Teknologia minieolikoa
gehienez 100 kWetako potentzia nominala
duten airesorgailuez dago osatua.
Aurreikuspenak oso onak badira ere,
industria minieolikoaren garapenak ez du
oraindik eolika konbentzinalak duen maila
lortu. Hau horrela izatearen arrazoi
nagusietako bat airesorgailu txikiak
eraginkortasun baxuak dituztela da. Arazo
honi aurre egiteko nahian, azkenenengo
urteetan soluzio tekniko ezberdinak dituzten
haize erroten prototipoak ugaritu dira
merkatuan. Halaber, airesorgailu txikien
kontrolaren hobekuntzak ere hauen
eraginkortasuna handitzen lagunduko dute.
Kontutan izan behar da airesorgailu txikien
ezaugarri bereziek asko zailtzen dutela
hauen kontrola era optimoan egitea. Zentzu
honetan, tesi honek potentzia maximoaren
puntuaren jarraipena egiteko algoritmo berri
bat aurkeztu du. Algoritmo berri honen
ezaugarri nagusia turbina eolikoan eman
daitezkeen aldaketei ondo egokitzen dela da,
airesorgailuaren eraginkortasuna hobetuz.
Horretaz gain, sarera bidalitako
korrontearen kalitate ona eta dinamika ona
uztartzen dituen alderazgailuarendako
kontrol eskema bat proposatu da. Bestalde,
diseinatutako algoritmoak airesorgailuan
frogatu aurretik balioztatu behar dira. Tesi
honek esparru honetan ere ekarpenak egin
ditu entsegu banku bat eta denbora errealeko
simulazio plataforma bat aurkeztuz.
Airesorgailu osoa simulatzeko asmoz,
potentzia bihurgailuen portaera simulatzeko
oso baliagarriak diren bi interpolazio
teknika berri aurkeztu dira. Lortu diren
emaitzek diseinatutako kontrol algoritmoen
ezaugarri garrantzitsuenak balioztatzeko
erabili dira.
Egilea: Iñigo
Kortabarria Iparragirre.
Zuzendariak: José Luis Martín eta Jon
Andreu.
Irakurtze data: 2013ko Ekainaren 21an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Mikrosare
eletrikoetarako kontrol hierarkikoaren
hobekuntzak. [LABURPENA]
Mikrosareek energia-banatzeko
sistema txikiak dira eta sarera konektatuta
edo isolatuta lan egin dezakete. Bertute
horri esker, mikrosareetara konektatuta
dauden erabiltzaileek kalitate hobeko
energia lortzen dute. Era berean, sorkuntza
garbiagoa eta eraginkorragoa eskuratu
daiteke alderdi ekologiko eta ekonomikoak
kontuan hartuz gero. Berriz, mikrosareen
erabilera oraindik mugatua da, batez ere,
estandar espezifikoen falta dela-eta.
Tesi honetan, sorkuntza
sakabanatuaren alderdi nagusiak aurkeztuko
dira. Iturri berriztagarrietako
potentzia-bihurgailuen topologia
erabilienak, DG-en kontrolari buruzko
oinarrizko kontzeptuak eta modulazio- eta
kommutazio-algoritmo funtsezko alderdiak
zenbatuko dira, hain zuzen. Jarraian,
mikrosareei buruzko alderdi nabarmenenak
emango dira, esate baterako, haien
topologiak, estandar posibleak,
babes-sistemak eta kontrol-sistemak. Azken
horiek funtsezkoak dira era desberdinetan
ekin daitezkeen eginkizun frankotaz
arduratzen direlako. Hori dela-eta,
mikrosareetako kontrol hedatuena sakon
aztertuko da, kontrol hierarkikoa, bere era
zentralizatua baita bere era
deszentralizatua ere. Era berean,
kontrol-begizten artean, droop kontrola
azpimarra daiteke, lehenengo kontrol-mailan
kokatuta. Kontrol-maila honek mikrosarearen
funtzionamendu oinarrizkoa bermatzen du,
karga-banaketa ona eta tentsio- eta
maiztasuna-banaketa on bat lortuz.
Behin mikrosareei eta bere
kontrol-sistemei buruzko egoera
deskribatuta, hobekuntzak hornitzen dituzten
soluzio berriak emango dira. Zentzu
horretan, mikrosarearen estabilitatea
edozein kargarekin bermatzen duen droop
controlaren diseinu berri bat aurkeztuko da.
Horrela, mikrosarearen eskema elektrikoa eta
eskema-kontrola kontuan hartzen dituen
garatu den modelo lineala deskribatuko da.
Modelo honi esker, droop kontrolaren diseinu
berria inplementatuko da eta egokitu daiteke
mikrosarearen topologia ezberdinetara.
Gainera, diseinu berri horrek kalitate oneko
tentsioa bermatuko du eta esperimentalki
balioztatuko da.
Azkenik, tesi honek ere
mikrosareetako bigarren mailako kontrolerako
hobekuntzak emango ditu. Kontrol-maila
horrek bi ataza nagusi ditu: tentsioaren eta
maiztasunaren berreskurapena eta sarekiko
sinkronizazioa. Alde batetik, tentsioa eta
maiztasuna berreskuratzeko kontrol berri bat
deskribatuko da. Kontrol honek, DGen
dinamika desberdinak kontuan hartuko ditu
eta bere diseinua mikrosarearen
estabilitatea bermatuko du. Era berean,
berrezarkuntzak tentsioaren eta
maiztasunaren balore nominalak bermatzen
ditu kalitate oneko tentsioa aldioro
ziurtatuz. Gainera, kontrol hori
banda-zabalera txikiko komunikazioetan
oinarrituta dago soluzio ekonomikoagoa eta
fidagarriagoa lortzeko. Beste aldetik, tesi
honek sinkronizazio-algoritmo berri bat ere
proposatuko du. Algoritmo horrek
banda-zabalera txikiko komunikazioetan ere
oinarrituko da berreskuratzeko kontrolaren
komunikazioak aprobetxatzeko. Era berean,
sinkronizazio-algoritmo horrek sinkronizazio
azkarra eta oszilaziorik gabekoa lortuko du,
sarekiko lotura on bat bermatuz.
Egilea: Estefania
Planas Fullaondo.
Zuzendariak: José Luis Martín eta Jon
Andreu.
Irakurtze data: 2013ko Martxoaren 1an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Methodology
to Evaluate Offshore Wind Power Plant
Electric Topologies. [LABURPENA]
Itsas parke eoliko baten
garapena zazpi eta hamar urte bitartean
iraun dezake, parkearen tamainaren eta
tartean sartuta dagoen hornidura katearen
egoeraren arabera. Proiektuaren etapa
ezberdinak gainjarriak egoten dira eta,
irtenbide onak bilatzeko, ohikoak dira talde
ezberdinak inplikatuz egiten diren
iterazioak.
Talde hauek, diseinatzen ari
diren azpisistemei irtenbide tekno-ekonomiko
bideragarriak emateko erronka dute, bere
hornitzaileekin geroago sinatuko dituzten
kontratuak ahaztu barik. Guzti hau gainera,
itsas parke eolikoaren ikuspegi orokorra
galdu gabe eta aurrezarritako baldintzak
betez egin behar dute, ondoren egindako
aldaketak kostuan eragin nabarmena dutelako.
Bestalde, analisi
tekno-ekonomiko hauek ingeniaritza arloan
egiten diren ikerketen inguruan ere
interesgarriak dira. Itsas parke eolikoen
azpisistema baten hobekuntza teknikoa
aztertzen ari den ikertzaile batek,
balantzan jarri beharko lituzke hobekuntza
horrek ekar lezakeen onura teknikoa edo
ekonomikoa, alde batetik, eta berrikuntza
hori proiektuan sartzeak ekarriko lukeen
kostu hazkundea bestetik. Gainera, azterketa
hori proiektuaren ikuspegi orokorra galdu
gabe egin beharko luke, azterketa partzialak
hobekuntza teknikoen onurak gain-baloratu
ditzazketelako, eta baldintza ekonomikoak,
logistikoak edo mantenimendukoak direla eta
errealistak ez diren aukerak aztertzen
denbora baliagarria gal daitekeelako.
Hala eta guztiz ere, itsas
parke eoliko baten kostu-onura analisi
errealista bat egitea erronka bat da.
Zailtasunak hainbat alderditik datoz:
instalazioaren konplexutasun teknikotik,
aldagai tekniko, ekonomiko eta
meteorologikoen arteko korrelazioagatik, eta
datu eskasiagatik, teknologia hasiberria
delako. Idealki, ebaluazio horiek egiteko
pentsatutako metodologia batek,
aplikazioeremu zabala izateaz gain, aukera
asko ebaluatzea ahalbideratzen duen
formulazio sinple bat izango luke eta
ikerketa komunitateak proposatutako
topologia berriak kontutan izateko prest
egongo litzateke.
Testuinguru honetan, itsas
parke eolikoen topologia elektrikoen
azterketa tekno-ekonomikoak egiteko
metodologia berri bat aurkezten du tesi
honek. Proposamena ingeniaritza ikertzaileei
eta proiektuen plangintzan lanean ari diren
ingeniariei zuzenduta dago. Aurkeztutako
metodologia berria garatzeko, itsas parke
eolikoen hiru alde desberdin aztertu dira:
martxan dauden itsas parke eolikoak, epe
ertainerako espero diren joera teknologikoak
eta azkeneko hamarkadan publikaturiko
ebaluazio ikerketa esanguratsuenak.
Metodologiaren formulazioa eta
aplikazio-eremua zehatz aurkezteaz gain,
informazio iturri garrantzitsuenak aipatzen
dira eta metodologia hau kasu konkretu baten
aplikatzen da.
Egilea: Ander
Madariaga Álvarez.
Zuzendariak: José Luis Martín eta Inmaculada
Zamora.
Irakurtze data: 2013ko Urtarrilaren 30an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Mikrosareen
isolamendura pausua: Detekzio ikasketa eta
kablerik gabeko komunikazioetan
oinarritutako kotrolaren, arkitekturaren
proposamena. [LABURPENA]
Gaur egungo energiaren egoera,
printzipalki energiaren sorrera
zentralizatuan oinarritzen da, generazio
elektrikozko solairu handietan
kontzentratuta, mailakako eboluzioa
esperimentatzen ari da, desentralizatutako
modelo batetara, sakabanatutako sarea alegia
edo (GD) deiturikoa. Hauetako
behe-potentziazko zentro asko daude, iturri
berriztagarrien implatanzio haundiekin.
Kontextu honetan, mikro sare elektrikoak
(MGs), GD sistemak dira eta isolamendura
pasatzeko ahalmena dute, hau da, sare
elektriko printzipalera konektatzen dira
interrupziorik gabe (MG)ren barruan.
Isolamendura era egokian pasatzeko
helburuarekin, kontrol eta gestio sistema
berriak behar dira mikrosareei adimenarekin
hornitzeko. Orduan, tesi honek soluzio
moduan sistema hierarkiko bat proposatzen du
soluzio moduan, mikrosarearen maila
printzipalean instalaturiko kontroladore
zentrala, kargen eta mikro-sareen
kontroladoreak. Kontroladore guztiak, bere
xumiltasunean eta balio gutxietan
oinarrituta, kablerik gabeko komunikazioaz
ornituko dira, SimpliciTI protokoloa
erabiliaz, ZigBee protokoloaren aldakia.
Beste aldetik, urrats detekzio - isolamendu
pasiborako algoritmoak aztertuko dira, euren
mugak aztertzeko, algoritmo aktiboekin
komparatuta. Emaitza experimentalak
itzatziko dira, proposatu diren MG
kontroladoreak funtzionamendu egokia dutela
erakutsiko dute , parametro elektrikoen eta
konmutazio ahalmenaren ikuspuntutik.
Egilea: Álvaro
Llaría Leal.
Zuzendariak: Jaime Jiménez eta Octavian
Curea.
Irakurtze data: 2012ko Irailaren 14an.
Kalifikazioa: Sobresaliente cum laude.
-
Study on
Full Direct Current Offshore Wind Farm.
[LABURPENA]
Energia eolikoa, energia
elektrikoaren industrian eta enpleguaren
sorreran faktore garrantzitsua izatera
pasatu da. Aerosorgailuen garapena jarraia
da, hauek, itsas-altuko parkeetan daude eta
aerosorgailuen tendentzia zenbat eta
handiagoak izatea da. Transformadore
igotzaileak, gero eta tamaina handikoak eta
gareztiagoak dira potentzia bihurgailuetan.
Gaur egun, frekuentzi altuko
transformadoreak eta korronte zuzenaren
sakabanatze sareetan sartzeko interes handia
dago. Tamaña gutxitzeko ahalmena, galketak
eta balioa maistazun altuko
transformadoreetan argia da, baiana erronka
batzuk daude, gaur egungo teknologian Mw
baino haundiagoko zirkuituen implantazioetan
zaildu egiten dutela. Beste faktore
potentzialki onuragarria dena
eraginkortasunaren hobekuntzarako, banaketa
eta korronte zuzenaren transmisioaren
erabilera da korronte zuzeneko sistema
konbentsionalak, parke eolikoen barruko
sareetan erabili ordez.
Kontzeptu bi hauen erabilera
sartzen da, maiztasun altuko
transformadoreak eta korronte zuzenaren
banaketa, neurria, galketak eta potentziazko
etapen kostea gutxitzeko, itsasoko parke
eolikoetan. Tesi honetan itsasoko parkeetan
aurkezten den topologian kable guztiak
korronte zuzenean lan egiten dute aldagailu
redundanteak kentzeko, galketak eta kostea
gutxitzeko itsas-parkearean ikuspuntu
integraletik.
Tesian, dc-dc aldagailua
deskibratzen da SWHFR deiturikoa, maiztasun
altuko transformadorea duena eta zuzenki dc
lineara konektatzeko gai dena. Dokumentuak
trasformadoreak duten ihes induntantziaren
erabilera deskribatzen du, konbertidoreari
datxekion elementua da, aldagailuaren
korrontea zehazteko eta konmutazio galketak
gutxitzeko. Interlazatu kontzeptua santzen
da SWHFR-en konbertidoreetan, hauek seriez
konektaturik daude, irteerako tentsio eta
korrontearen kizkura gutxitzeko.
Aurkeztutako kontseptua kableetean eta
aerosorgailuzko VSC aldagailuan sortzen
diren galketak gutxitzea ahalbidetzen du,
errefrigerazio sistema simplifikatuz.
Asimismo, galketak eta transformadorearen
tamaina aerosorgailuan kokatua magnitudezko
ordenean gutxitu daiteke.
Azkenik, tesiak rektifikadore
trifasiko kontrolatuen operazioa aurkezten
du, uhin karratuen bidez elikatuta eta
maiztasun altuko transformadoreen bidez
(CSWHFR). Transformadorearen
induktantzia-ihesaren efektua operazio
moduan, emaitzak zehazki deskribatzen dira,
jarrai edo zuzen moduko funtzionamenduetan.
Aldagailuen serie konbinazioaren bidez SWHFR
eta CSWHFR, DC/DC konbertsio eraginkorra lor
daiteke eta errazki erregulagarria, DC
erdiko edo altuko konexioetarako. Energiaren
parterik handiena errektifikadoreetik
diodoetara transmititzen da, bus DC-ko
tentsioko sarrera erregulatu daiteke
CSWHFR-ko tiristoreen etapa jarriz.
Egilea: Iñigo
Martínez de Alegría Mancisidor.
Zuzendariak: José Luis Martín eta Haritza
Camblong.
Irakurtze data: 2012ko Ekainaren 28an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Belaunaldi
berriko FPGAen ezaugarrien ustiapena
potentzia-bihurgailu matrizialen kontrolen
hobekuntzarako eta denbora errealeko
simulazioak gauzatzeko. [LABURPENA]
FPGA gailu birkonfiguragarrien
ezaugarriek eta baliabideek izugarrizko
garapena izan dute azken urteetan. Horrela,
FPGAk hainbat aplikazio-ingurunetan topa
daitezke gaur egun. Potentzia-bihurgailuen
aplikazioetan, aldiz, nahiz eta
aurrerapausoak ematen ari diren, FPGAek pisu
gutxi daukate oraindik eta, normalean,
bigarren mailako atazak egiteko erabiltzen
dira.
Potentzia-bihurgailuak
energiaren bihurketa era kontrolatuan egiten
duten zirkuitu elektronikoak dira, eta gaur
egun hainbat ingurunetan topa daitezke,
besteak beste, motorren driveetan, ibilgailu
elektrikoetan, igogailuetan,
haize-errotetan, energia
biltegiratze-sistemetan, etab. Ingurune
horiek gizartean duten garrantzia ikusita,
potentzia-bihurgailuen ezaugarriak garatzea
eta hobetzea beharrezkoa da.
Potentzia-bihurgailuen artean, energiaren
AC/AC bihurketa zuzena egiten duen
bihurgailu matriziala (MC) nabarmentzen da,
batez ere, osagai erreaktiboz
(kondentsadorez) osaturiko energia-metatze
zirkuiturik erabiltzen ez duelako, presio
altuko eta baxuko inguruneetan eta
tenperatura altuetan lan egin dezakeelako,
potentzia-fluxu bidirekzionala ahalbidetzen
duelako, kalitate handiko korronte eta
tentsioak lor daitezkeelako eta konpaktua
eta modularra delako. Aldiz, MCak zenbait
erronka aurkezten ditu oraindik, esaterako,
MCaren kontrol- eta modulazio-teknikak
konplexuak eta karga konputazional handikoak
dira, kalitate handiko uhinak sintetizatzeko
modulazio- eta kommutazio-maiztasun
handietan lan egin behar da eta MCaren
babesa konplexutasun handikoa da.
Potentzia-bihurgailuen
garapenean eta hobekuntzan, horiek
kontrolatzen dituzten gailuek zeresan handia
daukate. Tradizionalki, DSPak (Digital
Signal Processor) izan dira
potentzia-bihurgailuen eta, zehazki, MCaren
kontrol-algoritmoak inplementatzeko erabili
diren gailuak. Bitartean, FPGA bezalakoak
DSPen gailu laguntzaile soil modura
(normalean, etengailuen kommutazioarekin
erlazionatutako funtzioak egiteko) erabili
dira, duten potentziala guztiz erabili gabe.
Aldiz, FPGAek izan duten
garapena kontuan hartuta, MCaren
beharrizanei eraginkortasunez erantzuten
dien soluzio izan daitezke. Belaunaldi
berriko FPGAen potentziala probatzeko eta
horiek potentzia-bihurgailuen kontrolagailu
izan daitezkeela frogatzeko helburuarekin,
MCaren kontrolaren inplementazioari
ikuspuntu desberdin eta berritzaile batetik
heldu zaio tesi honetan, FPGA bat erabili
bai ta DSPetan oinarritutako ohiko soluzioen
ordez (horrelakorik aurrez egin izanaren
ezagutzarik ez dago). Sistema horrek
zirkuitu bakarrean biltzen ditu hardware
bloke bidez (VHDL lengoaia erabiliz)
inplementatu diren MCaren modulazioeta
kontrol-funtzioak, hala nola, bihurgailuaren
mardultasuna handitzea helburu duten hainbat
babes-funtzio. Horrela, FPGAek MCaren
kontrol-eskakizun zorrotzenak
inplementatzeko eta horien
abiadura-ezaugarriei erantzuteko ahalmena
dutela frogatu da. Gainera, FPGAek MCaren
ezaugarriak hobetzeko aukera berriak
eskaintzen dituzte, adibidez, dinamikoki
birkonfiguratzeko ahalmena.
Potentzia-sistema berriak eta
horien kontrolak gero eta konplexuagoak
dira, eta MCa horren adibide garbia da.
Horrek sistema horien garapena luzatzea eta
zailtzea dakar. Aldiz, merkaturatze-denbora
murrizteko helburuarekin, prozesu hori
laburtzea ezinbestekoa da. Helburu horren
lorpenean, simulazioa ezinbesteko tresna da.
MCa eta horren kontrola biltzen dituen
modeloa simulatzea, ordea, konplexua da, eta
baliabide eta denbora asko hartzen ditu.
Beraz, simulazio horiek azkartzeko eta
kontrol-algoritmoen arazketa errazteko
tresnak beharrezko dira. Zentzu horretan,
SIL (Software In the Loop), HIL (Hardware In
the Loop) eta RCP (Rapid Control
Prototyping) denbora errealeko simulazioak
agertzen dira. Horien bidez, MCaren eta
edozein potentzia-sistemen garatzeeta
probatze-prozesuak azkartu eta sinplifikatu
daitezke. Simulazio-modu horiek gauzatzeko,
simulatzaile digital boteretsuak erabili
behar dira. Kasu honetan, RT-Lab eMEGAsim
simulatzailea erabili da, PC talde eta FPGA
batez osatua dagoena. RT-Lab simulatzailea
erabilita, MCaren eta horren kontrolaren
diseinu- eta probatze-prozesuak azkartzeko
eta sinplifikatzeko baliagarri diren denbora
errealeko zenbait plataforma inplementatu
dira. Alde batetik, MCaren sistema osoa, bai
potentzia-etapa eta bai kontrola, denbora
errealean simulatzen duen modeloa
inplementatu da. Horrela, simulazio
tradizionalekin konparatuta, simulazioen
exekuzioa azkartzen da. Bestetik, MCaren
prototipatze azkarrerako plataforma egin da,
era azkarrean prototipatutako MCaren
kontrol- eta modulazio-algoritmoak denbora
errealean eta baldintza errealetan (7.5
kW-etako MCaren prototipoan) probatzeko
aukera eman duena.
Denbora errealeko
simulazio-plataforma horiek gauzatzeko,
RT-Lab-eko FPGAak MCaren kontroleko zenbait
ataza garrantzitsu bete ditu. FPGArekin egin
dira, besteak beste, MCaren eta RL kargaren
zehaztasun handiko modeloak, edota MCaren
prototipo errealarekin elkarrekintza.
Egilea: Enekoitz
Ormaetxea Gardoqui.
Zuzendariak: Jon Andreu eta Unai Bidarte.
Irakurtze data: 2011ko Abenduaren 23an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Potentzia-bihurgailu
matrizialen diseinu-prozesurako eta
hutsegite-tolerantziarako soluzio berriak.
[LABURPENA]
Gaur egun,
potentzia-bihurgailuak hainbat aplikaziotan
aurki ditzakegu, hala nola haize-errotetan,
makina industrialetan, ibilgailu elektriko
eta hibridoetan, itsasontzi eta urpekoetan,
etab. Potentzia-bihurgailuak
energia-bihurketarako sistemetan erabiltzen
dira, eta horien helburua energia elektrikoa
era kontrolatuan bihurtzea da.
Potentzia-bihurgailuen topologien artean,
bere ezaugarriak direla medio, bihurgailu
matriziala (MC, Matrix Converter) nabarmendu
daiteke.
AC/AC bihurketa zuzena egiten
du MCak, eta ez du osagai erreaktibo
nabarmenik. Horretaz gain, lau koadranteetan
egin dezake lan bihurgailu horrek, eta
distortsio harmoniko baxua duten korronte
eta tentsio sinusoidalak lortzen dira
bihurgailuaren sarreran eta irteeran.
Gainera, MCaren sarreran potentzia-faktore
unitarioa lor daiteke, bihurgailuari
konektatuta dagoen karga edozein dela ere.
Azkenik, oso bihurgailu eraginkorra da.
Ezaugarri horiek direla-eta, hainbat
aplikaziotan erabiltzeko aproposa izan
daiteke MCa. Hala ere, bihurgailu horren
erabilera ez dago oraindik oso hedatua,
batez ere etengailu bidirekzional naturalik
ez dagoelako, MCaren arkitektura eta
kontrola konplexuak direlako, eta
bihurgailuak mardultasun baxua duelako.
Tesi honetan, MCaren
oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira,
lehenik eta behin. Ondoren, MCa modulatzeko
dagoen aukera zabala izango da kontuan, eta
aukera horien erakusgarri diren hiru
modulazio-teknika azalduko dira: Alesina eta
Venturiniren teknika, modulazio-teknika
bektoriala (SVM, Space Vector Modulation)
eta modulazio-teknika eskalar orokortua
(GSPWM, Generalized Scalar Pulse Width
Modulation).
Bestalde, bihurgailuaren
sarreran perturbazioak egon daitezkeela
izango da kontuan ere. Zentzu horretan,
perturbazio horien eragin kaltegarriak
konpentsatzeko baliagarriak diren teknika
nabarmenenen artearen egoera azalduko da
tesian. Perturbazio horiek konpentsatzen
dituzten tekniken sinkronizazio-beharrizanak
kontuan hartuta, MCa sare elektrikoarekin
sinkronizatzeko aukera egokienak zeintzuk
diren aztertuko da.
MCaren artearen egoera aztertu
ondoren, bihurgailu horren diseinu-prozesua
hobetzeko baliagarriak diren soluzio berriak
proposatuko dira. Alde batetik, kontuan izan
behar da MCak dituzten modeloak simulatzea
konplexua dela, eta simulazioak egiteko
beharrezkoa den denbora gehiegizkoa izaten
dela normalean. Horren ondorioz,
diseinu-prozesuan egin daitekeen
simulazio-kopurua oso mugatua dago. Alde
horretatik, arazo hori gainditzeko
baliagarria den SSMA (Switching State Matrix
Averaging Method) simulazio-teknika berria
proposatu eta balioztatuko da tesian.
Horretaz gain, SSMA teknikari esker, denbora
errealean simulatuko da MCa PC-talde batean.
Horrela, egoera iragankor oso luzeak
simulatu ahal izango dira arrazoizko
denbora-tarte batean. Gainera, MCaren
diseinu-prozesua azkartzeko eta
kontrol-algoritmoak arazteko baliagarria den
prototipatze azkarreko kontrolerako
plataforma (RCP, Rapid Control Prototyping)
aurkeztuko da ere.
Azkenik, MCaren mardultasun
baxuaren arazoari aurre egingo zaio.
Bihurgailu horren babeserako erabiltzen
diren estrategiak ez dira bihurgailua %
100ean babesteko gai. Beraz, egoera
batzuetan posible da bihurgailuaren
osagaietako batek huts egitea. Hori gertatuz
gero, beharrezkoa da estrategia
hutsegite-toleratzaileak erabiltzea,
sistemaren funtzionamendu jarraitua bermatu
beharra badago. Horren harian, MCarentzako
estrategia hutsegite-toleratzaileen artearen
egoera aurkeztuko da, eta etengailuen
zirkuitu irekiko hutsegiteak gertatzen
direnean bihurgailuak duen portaera
aztertuko da. Ondoren, hutsegite horiek
identifikatzeko baliagarria den estrategia
bat aurkeztuko da, eta zirkuitu irekiko
hutsegite-egoeran MCaren
hutsegite-tolerantzia hobetzeko baliagarriak
diren modulazio-algoritmo
hutsegite-toleratzaile berriak proposatu eta
balioztatuko dira, bai simulazioaren bidez,
eta baita esperimentalki ere.
Egilea: Edorta
Ibarra Basabe.
Zuzendariak: Jon Andreu eta José Luis
Martín.
Irakurtze data: 2011ko Irailaren 16an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Grid
connection and control of multipole
synchronous wind turbines. [LABURPENA]
Ekonomi, gizarte eta
ingurumenari buruzko kezka handitzen doan
neurrian, energia elektriko sistema
jasangarri eta eraginkorragoak gero eta
beharrezkoak bihurtu dira. Energi
berriztagarrien artean, energia eolikoa
kontsideratzen da etorkizun handikoena, eta
geroz eta hedatuagoa dago munduan zehar.
Honek bi ondorio argi ditu: turbinen
tamainaren handitze izugarria eta energia
eolikoaren sartze sakona sare elektrikoan.
Turbina eolikoaren kontzeptua, gutxiengo
elementu pasibo bat izatetik, sistema
elektrikoaren parte garrantzitsu bat izatera
pasatu da. Aerosorgailu berriek, sistema
elektrikoaren egonkortasuna mantentzeari
lagundu behar diote eta tradizionalki
zentral elektriko konbentzionalei zuzenduta
zeuden kontrol lanak egitera behartuak
daude. Turbina topologi berriek potentzia
oso altuetan lan egin behar dute, gaur
egungo egiturazko limiteak eta limite
elektrikoak gaindituz. Gainera, sare konexio
arautegi berriak betetzeko, potentzia
elektronika integratze handiagoa eta kontrol
aurreratuen erabilera beharrezkoak dira.
Tesi honetan, aipatutako
baldintzak betetzeko topologia egokiena
bilatu da, konexio zuzena (direct-drive)
iman iraunkorren generadore sinkrono baten
bidez eta potentzi osoko bihurgailua duen
topologia aukeratuz. Kanpo errotorea duen
generadorea egokitu da egitura mekanikoaren
pisua txikitzearren. Bestalde, potentziaren
erdieroaleen gaur egungo mugaketak kontuan
izatean, multinibel bihurgailuak egokitzat
hartu dira, beste abantaila batzuren artean,
tentsio altuagoak eta ondorioz, potentzia
altuagoak onartzen dituztelako.
Kontrolaren ikuspuntutik,
garrantzitsua da kanpoko perturbazioen
aurrean sistema ahalik eta gogorren izan
dadila. Adibidez haize aldaketa edo
potentzia aldaketak ematen direnean. Helburu
honekin, perturbazio hauen efektua sisteman
eragin baino lehen jarkitzen duten
feedforward kontrolak inplementatu dira.
Azkenik, sarean konektaturiko
edozein sistemaren funtzionamendu
zuzenarentzako garrantzitsua den kontu bat,
sareko tentsioen sekuentzia positiboaren
detekzioa da. Informazio hau funtsezkoa da
potentzia aktibo eta reaktiboaren injekzio
kontrolarentzat, eta guztiz kritikoa sarea
desorekatuta edo distortsionatuta dagoenean,
batez ere arautegi berriekin. Tesi honen
helburu nagusia, eta lanik gehiena eraman
duena, sekuentzia positiboaren detekzio
metodo sendoen diseinua izan da.
Azkenaldian, gai honekin erlazionaturiko
ekarpen anitz agertu dira. Hala ere,
arautegi berriek turbinak perturbazio oso
handiekin ibiltzea eskatzen dute eta
sekuentzia positiboaren detektagailuak
zehatz eta azkarrak izan behar dira
harmoniko, tentsio jeitsiera, desfase eta
frekuentzia aldaketen aurrean.
Egilea: Eider
Robles Sestafe.
Zuzendariak: José Luis Martín González eta
Josep Pou Félix.
Irakurtze data: 2010ko ekainaren 23an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Gaur egun, potentzia
elektronikak funtsezko betebeharra jokatzen
du energia bihurketa beharrezkoa den
aplikazioetan. Potentzia bihurgailuei esker,
energia elektrikoak aurkezten duen forma
kontrolatu egin daiteke. Ingurune honetan,
AC/AC bihurketak garrantzi berezia du,
ohikoa baita bihurketa mota hau trakzio eta
generazio aplikazioetan erabiltzea. Hainbat
bihurgailuk burutu dezakete aipatutako
konbertsioa (ziklo-bihurgailuek, back-toback
bihurgailuek, maila anitzeko bihurgailuek,
etab.), beraien artean Bihurgailu Matriziala
(BM) nabarmentzen delarik.
BMak AC/AC bihurketa era
zuzenean burutzen du, ez dauka osagarri
erreaktibo handien beharrik eta modularra
eta tamaina txikikoa izateagaitik bereizten
da. Honetaz gain, norantza biko potentzia
fluxua egin dezake, bihurgailuak
sintetizatutako seinaleen kalitatea ona
delarik. Ala eta guztiz ere, BMa ez da, gaur
egun, aukera oso heldua, batez ere ez
direlako osatu oraindik norantza biko
erdieroale naturalik eta ez delako beste
bihurgailuen bezain mardula. Aurreko
arrazoiei BMaren kontrolaren konplexutasuna
gehitu behar zaie.
Tesi honetan, hasiera batetan,
BMaren oinarriak eta konmutazioa eta
modulazioa definitzen dituzten teknikak
aztertu dira. Bigarren pausu bezala, SVM
modulazio bektorialaren aldaera bat aztertu
da, hau da, aurpegi biko DS SVM modulazioa.
Azken honek BMak sintetizatutako seinaleen
THDa hobetzen du, baina aldi berean, zama
konputazional handia dauka. Bestalde, DS SVM
algoritmoaren sintesi prozedura
sinplifikatzen duen metodo bat aurkeztu da.
Era berean, DS SVMak eta konmutazio
erdi-biguinak duen eragina potentzia
erdieroaleen kitzikapenean parte hartzen
duten elementuetan zehaztu da.
BMak frekuentzia altuetan lan
egiten duenean prestazio hobeak eskaintzen
dituela kontuan izanik, System on Chip (SoC)
berritzaile bat garatu da bihurgailuaren
eskakizunei erantzuna emateko. Sistema honek
zirkuitu integratu batetan modulazio eta
kontrol funtzio guztiak eta protekzio bloke
batzuk biltzen ditu. Egindako core horiek
(30 guztira) hardwarean inplementatuak eta
FPGA bakar batetan kapsulatuak izan dira.
Garatutako inplementazioak lortzen dituen
exekuzio abiadurei esker, DS SVMaren
eskakizunak nabarmenki gainditu dira. Guzti
honek, FPGAk ohizko DSPekiko alternatiba bat
izan daitezkeela frogatzen du.
Bestalde, 7.5 kW -tako BM bat
eraikitzeko beharrezkoak diren diseinu
kriterio ezberdinak zehaztu dira. Horretaz
gain, pizketa zirkuito baten bitartez eta
finkapen zirkuitoan burututako aldakuntza
baten bitartez BMaren arkitektura hobetu da.
Guzti honi esker, BMak duen arazorik
handienetako bat sahiezten da, pizketa
zikloa. Halaber, BMaren IGBTen konmutazio
abiadura hobetzen duen kitzikapen
zirkuitoaren konfigurazio bat aurkeztu da.
Azkenik, BMaren sistema
hutsegite-toleratzaile konfigurazio berri
bat proposatu da. Konfigurazio honek
bihurgailuaren erabateko funtzionamendua
bermatzen du, bihurgailua partzialki
hondatuta gelditzen bada ere.
Egilea: Jon
Andreu Larrañaga.
Zuzendaria: José
Luis Martín.
Irakurtze data: 2008ko Abenduaren 2an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
(MAC)
Ingurunera sartzeko latentzia baxua duen
kontrol potrokoloa, kablerik gabeko
sentsoreen sareentzako. [LABURPENA]
Kablerik gabeko sentzoreen
sareak, radio-komunikazioen zirkuitu
integratuek jasan dituzten aurrerapenen
ondorioz sortu egin dira. Sare hauek
kablerik gabeko nodoetaz sortuta daude, eta
autonomoak dira, denboran zehar gizakirik
gabe bakarrik funtzionatzeko gai. Nodo hauek
funtzionamendu hau eskeintzeko, energien
baliabideak eraginkortasunez kudeatu behar
dituzte, sentsoreen señaleen laginketa
lanak, zein informazioa bidaltzeko garaian.
Sare hauen baliagarritasuna, informazioaren
kapturaz aparte, inalanbrikoki rekolektatzen
da sare osoko sentsoreen balioekin,
sinkronizaturik dagoen irudi bat lortuz.
Azken urteotan hainbat
proposamen argitaratu dira sentsore
inalanbrikoen kontrolari buruzko
protokoloetaz. Nahiz eta proposamen hauek
nodoen inguruetako atzipena baimentzen
duten, dauden inplementazioak sareko
informazioa hartzeko garaian ez zuten
konponbide fidagarririk eta energetikoki
eraginkorrik ematen.
Tesiaren helburua, sentzore
inalanbrikoen sareetarako inguruaren
sarrerei baimen ematearen protokolo berri
bat proposatzea eta garatzea da. Protokolo
honen helburua sareko datu hartzearen
atzerapena gutxitxea da denboraren erranura
ezberdinak erabiliaz sareko nodo
bakoitzarentzako. Horretaz aparte, egiazko
nodoekin frogak egin dira, teorikoki
lortu diren emaitzekin egiaztatzeko.
Egilea: Itziar
Marín Saldaña.
Zuzendaria: Aitzol
Zuloaga Izaguirre.
Irakurtze data: 2008ko Maiatzaren 7an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Kontrola
eta fiabilitatearen obekuntza puntu neutroko
tentsioan, hiru mailetako diodoak dituzten
finkapen aldagailuetan. [LABURPENA]
Tesiaren helburua, hiru
mailetako diodoen finkapen aldagailuek
dituzten arazoaei aurre egitea da. Arazo
hauek, aldagailuen fiabilitatean eragin
handia dute erabili behar diren erdieroaleen
handikuntzaren ondorioz, hauek
mantentze-zerbitzuetan eta ekipoen
konponketetan oso negatiboak dira.
Eragozpen hauek konpontzeko
hainbat irtenbide planteatu egin dira
aldagailuen fiabilitatea handitzeko,
funtzionamendu printzipioak eta dituzten
abantail eta desabantailak aztertuz.
Hala ere, aurkeztutako
topologiak, aldagailuaren portaera hobetzea
lortzen dute normalak diren funtzionamendu
aldietan, puntu neutroko frekuentzia baxuko
oszilazioak ezabatuz. Honek zera errazten
du: erabilitako modulazio estrategia beste
aspektuetan zentratzea, adibidez sortutako
tentsio eta korronteko uhinen kalitatea
obetzea edota konmutazio galketak
gutxitzea. Zentzu honetan, modulazio
teknika sartuko da tesian agertzen diren
hutsentzako tolerantzia-topologiaren
konmutazioaren galketak gutxitzeko, hiru
mailetako diodoak dituzten finkaketa
aldagailuak baino hobekuntza handiagoak
lortuz SPWM modulazio estandarra (Sinusoidal
Pulse Width Modulation)puntu neutroak duen
tentsioa ikusita portaerarik hoberena
lortuz.
Egilea: Salvador
Ceballos Recio.
Zuzendariak: José Luis Martín González eta
Josep Pou Félix.
Irakurtze data: 2008ko Maiatzaren 11an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
FPGAn
oinarritutako OCR-rako binarizazio sistema
hautaketa elektronikazko aplikazioetarako
[LABURPENA]
Ikuspen sistema askok testua
abiadura handian irakurri behar dute:
matrikula identifikatzaileak, eskanerrak,
etab. Gaur egungo teknologiak irudi
aurreprozedura sistema konplexuak
erabiltzeak uzten du irakurketa ezaugarriak
hobetzeko. Tesi honek bi binarizazio
algoritmo proposatzen ditu doitasun handiko
idazkera egiaztatze aplikazioetarako.
Lehenengo urratsa, bozketa
sistemen eta abantaila eta disabantailak
azterketa izan da. Bai segurtasun, bai
pribatutasun bai erabilera erraztasun
puntutik disabantailak aztertu dira.
Bigarren urrats bat binarizazio sistemen
azterketa eta bozketa sistemetarako
egokitasuna aztertzea izan da.
Behin ikusita gaur egungo
sistemek ez dituztela guztiz arazoak
konpontzen, bi algoritmo egin dira eta bere
funtzionamendua bozketa sistemek ezarritako
egoeretan frogatu egin da. Proposatutako
algoritmoak sare neuronal eta aldatutako
histogrametan oinarrituta daude. Algoritmo
bat hautatu egin da, histogramaren
deskribapen semantikoa eta erregresio
orokorreko sare neuronaletan oinarrituta
dagoena, hoberena baita bozketa sistemen
ezaugarriak direla eta.
Azkenik, inplementazio fisiko
bat proposatu egin da bozketa algoritmorako
gailu logiko programableak erabilita.
Inplementazio fisiko honen bidez egiaztatu
egin da algoritmoa egokia dela abiadura eta
sistemari gehitutako konplexotasun
ikuspuntutik.
Egilea: Jesús
Lázaro Arrotegui
Zuzendariak: José Luis Martín González.
Irakurtze data: 2005ko Uztailaren 7an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Gaur egun, gailu
elektronikoetan onargarria den dentsitatea
hain da handia, ezen zirkuitu integratu
bakarrean sistema digital osoen integrazioa
posiblea den, System-on-Chip edo SoC
deiturikoak. Garapenaren denbora gutxitzeko
eta mota honetako diseinuen arrakasta
lortzeko, moduluz edo core-z osatuta daude.
Modulu hauek, konplexuak izanik, prozesadore
batean edo gehiagotan eragina izan ohi dute.
Beraz, kasu hauetan, sistema
multiprozesadoreak dira.
Integrazio-maila gailu
birkonfiguragarrietara (FPGAk nagusiki) ere
hedatu egin da. Aukera hau erabilienetariko
bat da eskaintzen duen malgutasunagatik.
Hala ere, birkonfiguraziorako gaitasuna
prototipo faseetara mugatzen da diseinuaren
arazketa erraztearren eta, batzuetan,
beraren gaurkotzeak egiteko.
Dena den, FPGA berrienek beren
konfigurazioaren zati bat moldatzea onartzen
dute, zirkuituaren gainontzekoa exekutazen
dabilen bitartean. Gaitasun honek,
birkonfigurazio partzial dinamikoa
deiturikoak, zirkuitu integratu bakarrean
eratzen diren moduluz osatutako sistema
digitalen diseinuan interes berezia du. Eta,
kasu hauetan, txipean egindako prozesaketak
moduluen programa edota zirkuituetarako
kontestuaren aldaketak erabaki eta aplika
ditzake. Mota honetako diseinuei sistema
autobirkonfiguragarri izena eman zaie, hain
zuzen ere.
Autobirkonfigurazioa egitea
konplexua da. Core-z oinarritutako sistema
multiprozesadore batean ondo egiteko bi
gauza beharrezkoak dira: FPGAk
birkonfigurazio partzial dinamikoa maila
teknologikoan onartzea eta diseinua bera
kontrolatzeko sitema bat izatea.
Tesi honek core-etan
oinarritutako sistema multiprozesadore
autobirkonfigurazioa kontrolatzeko sistema
proposatzen du. Hasteko, kontrol-sistemaren
planteamendu orokorra egiten da. Honek, txip
batean sistema ohikoenen diseinua burutzeko,
espezifikazio estandarrak erabiltzen
dituzten diseinuetan txertatu ahal izateko
balio behar du. Orokortasun hau prozesadore
anizkuna den eredu birkonfiguragarrian
gauzatzen da eta kontrolaren azpiegituran
beharrezkoak diren elementuen ezaugarriak
definitzen dira. Diseinu batean,
autobirkonfiguarzioaren egokitasuna
aztertzeko, azpiegiturak behar dituen
baliabideen eredu matematikoa egiten da eta
denbora tarteen parametroak neurtzen dira.
Aurkeztutako sistema teorikoa teknologia
birkonfiguragarri jakin bat erabiliz
frogatzen da. Horretarako,
birkonfigurazioaren kontrolak duen
azpiegituran zehaztutako elementu guztiak
burutzen dira eta, horrez gain,
multikontestu eta multiprozesadorea duten
diseinuak baimentzen dituzten tresna
osagarriak sortzen dira.
Azpiegitura hau diseinatutako
hiru plataformatan aplikatzen da. Hirurak
autobirkonfigurazioa gauzatzeko
proposaturiko kontrol sistema probatzeko
diseinatuta daude. Saiakera hauek egiteko
FPGA-ren konfigurazioa guztiz kontrolatzea
onartzen duen prototipo berezia egin behar
izan da.
Egilea: Armando
Astarloa Cuellar.
Zuzendaria: Aitzol
Zuloaga Izaguirre.
Irakurtze data: 2005ko Uztailaren 5ean.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Kablerik
Gabeko Sentsore-Sareetarako Kokapen Sistema.
[LABURPENA]
Azken urteotan hainbeste
irrati zirkuitu integratu azaldu dira
merkatuan. Horielako osagaiak eskuragarri
edukitzeak aplikazio mota berri bat sortzea
aisatu du: kablerik gabeko sentsore sareak.
Sistema hauetan, sentsoreak, zirkuitu berean
egon beharrean, zirkuitu autonomoetan
instalaturik daude. Honela, geografikoki
gune zabalean hedaturik dagoen magnitudeak
neurtu eta kontrola daitezke, era banatu
batean. Hala ere, hemen deskribatu diren
sistemak ekonomikoki bideragarriak izateko,
nodo bakoitzak oso merkea (bai diseinuan,
bai ekoizpean) izan beharko du. Sistema
hauen abantailarik garrantzitsuena
erredundantzia da: hainbeste sentsore
izanda, baten bat apurtu egiten bada, beste
batek eure eginbeharra egingo du, lehena
konpondu arte.
Dena dela, hainbeste nodoren
arteko kooperazioa antolatzeko ez da batere
erraza: nodo guztiek hardware eta software
bera edukita eta, gainera, hain mugaturik
(energia kontsumoan edota kalkulo prozesu
ahalmenean) egonda, sare mota hauetan
erabiltzen diren protokoloak espezifikoki
hain giro berezitan funtzionatzeko diseinatu
behar dira. Kasu hauetan, kooperazio
prozedura hauek erraz daitezke, non dagoen
nodo bakotiza eta nola dagoen sarea
antolatuta geografikoki jakiten bada.
Hainbeste nodo izanda, ezin da
kokaera-informazio hau banan banan eskuz
eman, eta sistema automatikoak diseinatu
behar dira nodo bakoitzak bere posizioa
kalkula dezan, behargin batek sartu barik.
Tesi honetan, nodoen posizioa
aurkitzeko algoritmo berri bat proposatzen
eta garatzen da. Kokaera kalkulatzeko nodo
batetik beste nodo batzuetara dauden
distantziak erabiltzen dira. Nodo merkeak
izanda, suposatzen da neurketa hauen
kalidadea ez dela oso handia izango eta,
ondorioz, errore batzuk agertuko direla.
Beraz hemen proposatu den algoritmoa
kokaerarik onena bilatzen saiatzen da,
nodoak neurtu dituen datuetan erroreak
daudela jakinda.
Azkenik, algoritmo honek
ematen dituen emaitzak aztertzeko, simulazio
plataforma bat diseinatu da. Plataforma hori
erabiliz, konparatu egin da tesi honetan
proposatu den algoritmoa, azken urte hauetan
agertu diren beste algoritmo batzuekin,
konprobatzeko zer nolako zama inposatzen
dion nodoari eta nola jasaten duen azal
daiztezkeen distantzia-neurketan agertzen
diren erroreak. Gainera, algoritmoa kablerik
gabeko nodo batean inplementatu dut,
ziurtatzeko funtzionazen duela hain inguru
zailatan.
Egilea: Jagoba
Arias Pérez.
Zuzendaria: Aitzol
Zuloaga Izaguirre.
Irakurtze data: 2005ko Uztailaren 1ean.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Tren
komunikazioko zirkuitu elektroniko
konplexuen diseinu eta probatzeari ekarpenak
[LABURPENA]
Mikroprozesadore bat,
periferikoak eta modulu bereziak dituzten
zirkuitu digital konplexuak diseinatzea ez
da potentzia handiko tresna informatiko
erabiltze hutsa. Irtenbidea ez dago betiko
tekniketan, ezta lan-ihardunaldi latzetan
ere. Milimetro koadroko 100.000 baino ate
logiko gehiago eskaintzen duten teknologiak
aprobetxatzeko, estrategia berriek ez diete
baliabide fisikoei begiratu behar,
metodologiari baizik. Besteak beste:
abstrakzioa (edo goitik beherako diseinua),
arkitekturen ikusketa, aurrez definituriko
guneak integratzea, plataformetan
oinarrituriko diseinua eta baterako diseinu
fisiko-logikoa. Halaber, sistema konplexu
bat diseinatzean, egiaztatzeak arreta
berezia eskatzen du. Izan ere, horrexek
agortzen ditu informatika eta giza baliabide
gehienak; beraz, hor dago koska.
Trenbide arloan, Elektronikak
gero eta garrantzi handiagoa du,
Mekanikarekin alderatuz. Dena dela,
trenetarako sistema elektronikoen
aniztasuna, hornitzaileak eta zientzi
argitalpenak urriak dira. ‘Tren Komunikazio
Sarea’ (TCN, ‘Train Communication Network’)
arauak zehatz-mehatz definitzen ditu sare
lokaleko geruza guztiak kotxeak zein barruko
dispositiboak elkarrekin lotzeko. Hauxe da
Europak eman dion erantzuna tren egile eta
trenbide operadoreek telekomunikazioetan
egindako eskakizunari.
Tesi honetan, zirkuitu
elektronikoak sortzeko eta egiaztatzeko
teknika berrien bidez diseinatu dira TCN
dispositiboak. Hain zuzen ere, Funtzio
anitzeko Ibilgailu Buserako (MVB,
‘Multifunction Vehicle Bus’) maisu-lotuneko
egitura sortu egin da baterako diseinu
metodologia bati jarraituz, berrikuntza
batzuekin. Bide honetan, funtzio diseinua
zein moduluk osatzen duten zehazteko
‘dispositibo aurrerakorren familia’
kontzeptua funtsezkoa izan da. Jarraian,
arkitektura hau SystemC lengoaian deskribatu
da. Honela, bloke bakoitza gauzatu ahal zen
mikroprozesadorearen prozedura batez nahiz
periferiko berezi batez. Azkenik, Lee,
Hsiung eta Chenen algoritmoak zatiketa
fisiko-logikoa bideratu du.
Halaber, MVBko dispositiboak
egiaztatzeko, probetarako banku berezi bat
eraiki da. Honek, merkatuko tresna bat
oinarri hartuta, erabiltzailearen
interfazearen bidez egituraturiko simulazio
eraginkorrak ahalbideratzen ditu. Probetako
zirkuituak VHDLn idatzi behar dira; baita
inguruko eredu zati bat ere. Dena den,
inguru honetako zereginik konplexuenak Cn
programatu dira.
Egilea: Jaime
Jiménez Verde.
Zuzendaria: José
Luis Martín González.
Irakurtze data: 2005ko Ekainaren 22an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
SoC
Barneko Datu-Transferentziak Kontrolatzeko
Core-etan Oinarritutako Arkitektura [LABURPENA]
Zirkuitu elektroniko askok
datu-transferentzia ugari kontrolatu behar
dituzte oso abiadura handian: makina
paketatzaile, etiketak jartzeko makina edo
makina fresatzaileen moduko makina
industrialak, imprimagailu, plotter edo
grabadoren moduko ordenagailuen
periferikoak, ikus-entzunezko ekipamenduak,
telefono mugikorrak, eta abar. Gaur egungo
teknologiak sistema konplexu hauek behar
dituzten funtzionalitate gehienak zirkuitu
integratu bakar batean (SoC,
"System-on-Chip") biltzea baimentzen du.
Tesi honek SoC bat eratzen duten moduluen
arteko datu-transferentziak kontrolatzeko
arkitektura malgu eta eskalagarri bat
proposatzen du.
Abiapuntua aplikazio esparru
zabal baterako egokia den SoC eredu orokor
baten espezifikazioa da. Sistema honen
definizioa eta diseinua estandarra den
konexio-arkitektura baten bitartez
elkarlotutako elementu edo core batzuetan
oinarritzen da. Aukeratutako topologiak
abiadura altuan ematen diren
datu-transferentzien kontrolean bakarrik
jarduten duten kontroladore eta bus bat
erabiltzen ditu.
Proposatutako arkitektura
berrerabiliz diseinatutako edozein
aplikaziorentzat egokia den simulazio
plataforma bat garatu da gainera. Honek bi
lan baimentzen ditu: sistemaren
funtzionalitatearen egiaztapena eta
transferentzia-abiadura edo latentzia
bezalako ezaugarrien analisia. Analisi hau
aldi bereko transferentzia kopurua,
datu-unitate mota eta SDRAM memoria batean
eginiko atzipen mota bezalako aldagaien
arabera egin daiteke.
Azkenik zirkuitu guztiak bi
fabrikatzaile ezberdinen bi FPGA moduko
osagai elektronikotan implementatu dira. Lan
honek hiru helburu ditu: funtzionamendua
benetako txartel elektronikoetan balidatu,
hardware deskribapenen (erregistroen
transferentzia mailan -RTL, "Register
Transfer Level"- eta VHDL erabilita eginda)
teknologiarekiko mendekotasuna aztertu eta
implementazio ezberdinen azalera eta
abiadura ezaugarrien emaitzak alderatu.
Egilea: Unai
Bidarte Peraita.
Zuzendaria: José
Luis Martín González.
Irakurtze data: 2004ko Ekainaren 23an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
-
Tesi honetan fluxu optikoaren
determinaziorako egitura denbora errealeko
irudi sekuentziak erabiliz proposatzen da.
Egitura hau FPGA motako gailu logikoak
erabiliz egin nahi da eta horretarako
egitura hardware deskribapen lenguai bat
erabiliz garatu egin da, VHDL hain zuzenean.
Mugimenduaren analisiarekin
zerikusia duten ikusmen sistemen gapapenetan
fluxu optikoa osagai garrantzitsua da. Bere
aplikazioak oso ezberdinak dira eta
irudietan agertzen diren objetuen
karakterizazio dinamikotik inguruaren
ezaugarri hiru dimentsionalak zehazteraino
doaz, irudien hobekuntza eta
berreraikuntzatik igaroz.
Sistemarekin bilatu egin diren
ezaugarri garrantzitsuen artean denbora
errealeko prozesamendua eta bereizmen egoki
batekin, telebista kamara estandar batekin
lortzen diren antzerakoak, daude. Tesi honen
garapenerako VHDL bidez egindako erramintak
garatu behar izan ziren irudi prozesamendu
sistemekin lan egiteko, fluxu optikoa
lortzeko erabilitako eredu matematiko
batetik sistema hardware bat egiteko
metodologia garatzeaz gain.
Egilea: Aitzol
Zuloaga Izaguirre.
Zuzendaria: José
Luis Martín González.
Irakurtze data: 2001 abenduaren 11an.
Kalifikazioa: Bikain cum laude.
|
|
|
 |
 |
LAGUNTZAILE GARRANTZITSUENAK:
|
|