|
 |
 |
|
|
-
Sistema
eta metodoa memoria digital batean
irakurketak eta idazketak egiteko. J. A.
Araujo, J. Lázaro, A. Astarloa, A. Zuloaga.
2549188 zk.
patentea. 2015eko
urriaren 23an B.O.P.I.an argitaratua.
[LABURPENA]
Asmakuntza hau elektronika
digitalaren teknologia arloan dago, eta
bereziki memoria digital bat nola kudeatu.
Memoria segmentatu bat gutxienez erabiltzen
du. Memoria honetan sarrera datu bat aurkitu
nahi denean gordeta dauden datu anitzen
artean, memoriaren segmentu guztiak batera
aztertzen dira paraleloan. Aldi berean,
segmentu bakoitza sekuentzialki irakurri
egiten da. Segmentu bakoitzeko irteera portu
bakarra edo gehiago dauzka. Irteera bakoitza
konparatzaile bakarra edo gehiagora lotuta
dago. Bilaketa abiadura gehikuntza
esanguratsu bat lortzen da. Era berean
aldibereko bilaketa anitzak egin daitezke.
-
Hautesle
sistema. J.
Lázaro, A. Astarloa, U. Bidarte, A.
Zuloaga. 2379239 zk. patentea. 2012ko
apirilaren 24an B.O.P.I.an argitaratua.
[LABURPENA]
La presente invención se
aplica al campo de los sistemas de
redundancia para la corrección de errores en
circuitos digitales, y más específicamente,
a los votadores utilizados en dichos
sistemas. El votador permite obtener
resultados rápidos y fiables al basarse en
un sumador aritmético. La invención parte de
2n-1 señales lógicas de entrada,
siendo n un número entero, y obtiene como
resultado al menos una salida lógica que
indica el valor más repetido entre las
señales lógicas de entrada. Para ello,
comprende un sumador cuyas entradas son las
entradas lógicas del sistema, de modo que en
el bit n de salida del sumador se obtiene el
resultado de la votación (siempre
considerando como primer bit el bit de
salida de menor peso).
-
Korronte-kontsumo
ez-jarraituko tresna eta sistema
elektronikoetan, korronte-puntak ezabatzeko
sistema. J. M. de Diego, J. I. Garate.
2372084 / WO2011/110718. zk. patentea. 2011ko
azaroaren 21ean B.O.P.I.an argitaratua.
[LABURPENA]
Kargan etengabeko tentsioa
ematen duen DC-DC elikadura sistema
definitzea da patente honen helburua, kargak
duen kontsumo mota gorabehera, eta sarreran
tentsio eta korronte etengabea izanik. Hau
lortzeko potentziako kontrol-begizta
egokigarria duen DC-DC bat erabiltzen da.
-
Korronte
zuzeneko energia elektriko transmisiorako
potentzia bihurgailu erresonantea maiztasun
handiko transformadorearekin. I. Martínez de
Alegría, S. Ceballos, P. Ibañez, J. L.
Martín, I. Gabiola, J. Andreu, I.
Kortabarria. WO2011/135108 zk.
patentea. 2011ko azaroaren 3an
B.O.P.I.an argitaratua. [LABURPENA]
Patente honen asmoa maiztasun
handiko DC-AC bihurgailu bidirekzionala,
maiztasun eta tentsio handiko
transformadorea eta sistema elikatzen duen
korronte jarraiko transmisio linearekin
sistema osatzea da. Bihurgailua modu
erresonantean lan egiten du eta HVDCra
konektatzen diren aerosorgailuetan
erabilgarria da.
-
Bihurgailu
Matriziala. J. Andreu, J. L. Martín,
I. Kortabarria, E. Ibarra, U. Bidarte, I.
Martínez de Alegría, P. Ibañez. 234169315 zk patentea.
2010ko ekainaren 24an B.O.P.I.an
argitaratua. [LABURPENA]
Asmakuntzak honetan datza: Bi
fase sarreran eta gutxienez bi fase irteeran
dituen bihurgailu matriziala, bizentzudun
interruptoreen zenbakia, sarreraren faseen
eta ireterakoen biderketaren artean lortuko
da, sarrera eta irtera konektaturik egonda
aipatutako interruptore bizentzunekin.
Bihurgailu matrizialak gutxienez
interruptore bizentzudun erredundate bat du
sarrerako fase batetara konektatua eta beste
bat irteerara. Sarrerako eta irteerako
konexio hauek zera baldintzatuko dute:
bizentzudun bihurgailu matriziala, kaltetuta
dagoen bihurgailura paraleloki konektatzea ,
horrela ez da beharrezkoa bihurgailu
matriziala itzaltzea.
-
Benetazko
Ausazko Zenbakien Sortzailea. U.
Bidarte, A. Astarloa, J. Lázaro, A. Zuloaga.
Patente Nº 2326718. 2326718 zk. patentea. 2009ko
urriaren 16an B.O.P.I.an argitaratua.
[LABURPENA]
Osziladore batetik jasotako
frekuentzia altuko seinale karratu eta
periodikoa emanda, proposatutako asmakizunak
irteeran, ausazko seinale digitala sortzen
du, bi balioentzako probabilitate berbera
izanik, eta osziladorearekin
sinkronizaturik, sistema digitalean erloju
bezela erabiltzen da. Ausazko biten segidak
entropia altua dauka, hau da, denboran
hurbil dauden biten arteko korrelazioa zero
ingurukoa da. Atzerapenaren
konpentsazio-digitalerako zirkuitu (AKDZ)
batek osziladorearekin fasean dagoen erloju
nagusia sortzen du. Kontrol unitate batek
AKDZ moduko bigarren unitate baten irteerako
erlojuaren faseak kontrolatzen du zera gerta
dadin: flip-flop batean ezartze (setup) edo
mantentze (hold) denboraren baldintzak ez
betetzea, horrela bere irteeraren egoera
meta-egonkor batetara eramango du, horrela
bi balio posibleak probabilitate berdina
izango dute.
-
Elikadura
bikoitzadun makina asinkronoen potentzia
aktiboa eta erreaktiboa kontrolatzen duen
metodoa eta tresna. I. Martínez
de Alegría, J. Andreu, J. L. Martín, J.
L. Villate, I. Gabiola. 2270675 zk.
patentea. 2007ko apirilaren 1ean
B.O.P.I.an argitaratua. [LABURPENA]
Asmakuntza hau elikadura
bikoitzadun makina asinkronoaren
estatorraren potentzia aktibo¡ eta
erreaktiboaren kontrolean oinarritzen da,
makinaren inondik-inorako parametro
fisikorik jakin gabe eta rotorreko
korronteak neurtu gabe. Metodo honek ez du
behar inondik eta inorako parametroen
sintonizaziorik eta martxan jartzeko
prosezua oso azkarra da.
|
|
|
 |
 |
LAGUNTZAILE GARRANTZITSUENAK:
|
|